Gezurra esatea ez da beti etikoa baina beti egia esatea ere ez. Guk ikusi dugun pelikulan gezur nagusia ez zen batere etikoa, protagonista guztiek engainatzen baitzuten. Protagonistaren harremanak ez ziren benetakoak. Bere lagunik onena aktorea zen eta diruren truk egiten zuen lan programan berdin gertatzen zen emaztearekin eta hori ez da etikoa. Hala ere, protagonistari pixka bat lagundu diote, programako zuzendariak adoptatuko ez balu, balitekeelako inork ez adoptatzea eta haurtzaro tristea igarotzea. Protagonista pozik bizi izan da eta horrek egiten du gezurra pixka bat etikoa izatea.
Egia esatea ere, ez da beti etikoa. Protagonistari txikitan esango baliote egia (gure adinarekin adibidez) kalte egingo lioke baina nahiko heldua dela konturatu da gezur batean bizi zela eta arrazoi horrengatik, ziurrenik ez zaio asko inporta izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario