El show de Truman pelikula, beste pelikulengandik nahiko ezberdina da.
Truman, pelikula barruan dagoen serie bateko protagonista nagusia da. Jaio zen egunean, zuzendariak erosi zuen eta plato oso handi batean sartu zuen. Egun batean, Truman gauza arraroak sumatzen hasten da eta munduko beste puntara joan nahi duela erabakitzen du. Bere herritik (platotik berak ez badaki ere) atera nahiean hasten denean, ez du inoiz lortzen ezustean gertatzen diren ezbeharrengatik. Azkenean, erabakitzen du gauez ihes egitea eta itsasontzia hartuta urrutira joaten da eta halako batean, platoko pareta bat jotzen du. Orduan, larrialdi irteerako eskailerak ikusten ditu eta platotik ateratzen da. Zuzendariak guztia kontatzen dio eta esaten dio platoan jarraituz gero, guztia emango diola eta ez badu jarraitzen bizitza zaila geinditu beharko duela. Trumanek orduan, ihes egitea erabakitzen du eta programari amaiera ematen dio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario